Albert Fert (Carcasona , 1938ko martxoaren 7a ) frantziar fisikaria da. Paris-Hegoaldeko Unibertsitateko irakaslea da.
2007an Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Peter Grünberg alemaniarrarekin batera, magnetoerresistentzia erraldoiaren inguruan egindako aurkikuntzengatik. Bere ikerketari esker nabarmen handitu ziren disko gogorren edukiera eta aplikazioak.
2020tik UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da. Askoz ere energia gutxiago erabiltzen duten mikroprozesadoreen belaunaldi berri bat lortu nahian ari da.
EHUko ikasturte hasierako hitzaldia eman zuen 2021ean "Two passions: research and teaching " izenburuarekin ("Bi grina: ikerkuntza eta irakaskuntza")
Sariak eta errekonozimenduak
Amerikako Fisika Elkartearen Material berrietarako Nazioarteko Saria // American Physical Society International Prize for New Materials (1994)
Frantziako Fisika Elkarteko Jean Ricard fisika-sari nagusia (1994)
International Union of Pure and Applied Physics Magnetism Award (1994)
Hewlett-Packard Europhysics Prize (1997)
CNRSko Urrezko Domina (2003) Centre National de la Recherche Scientifique
Fisikako Wolf Prize (2006)
Japoniako Saria (2007)
2004ko Zientzien Akademia Frantseseko kide hautatua
Fisikako Nobel saria (2007)
Guy-Lussac Humboldt Saria (2014)
Erreferentziak
Kanpo estekak
1970eko hamarkada 1980ko hamarkada 1990eko hamarkada 2000ko hamarkada 2010eko hamarkada 2020ko hamarkada
1901–1925 1926–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun