Roxana Quispe Collantes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cusco, ? |
Herrialdea | Peru |
Hezkuntza | |
Heziketa | National University of San Antonio Abad in Cuzco (en) gradu, master National University of San Marcos (en) doktoretza |
Hizkuntzak | kitxua gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa, literaturan aditua, unibertsitateko irakaslea, antropologoa, literatoa eta hizkuntzalaria |
Roxana Quispe Collantes doktorea izan zen bere doktore tesia kitxuaz idatziz eta defendatuz doktore gradua lortu zuen lehen pertsona.
Quispe doktorea zazpi bat urtez ibili zen tesia idazten, 2012-2019 urteen tartean, eta gero, Limako Universidad Nacional Mayor de San Marcos-en defendatu zuen. Kitxua hizkuntzan egindako poesia izan zen bere ikergai nagusia, batez ere Andrés Alencastre Gutiérrez (1909-1984) poetaren obra, Cusco aldeko idazlea, Kilku Warak’aq izenarekin sinatzen zuen poeta.