Rotterdamgo metroa (nederlanderaz: Rotterdamse metro), Herbehereetako Rotterdam hiriko garraiobide publikoa da. 1968ko otsailaren 10ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak bost linea eta 55,0 kilometro dauzka.
Metroko bi lineak hainbat adarretan banatzen dira, eta bi linea nagusiez gain, beste hiru adar banatzen dira, hizkien arabera sailkatuta.
1968an Rotterdamgo metroaren lehen linea zabaldu zen Noord- Zuidlijn izenarekin (Iparralde - hegoalde linea), eta hiriko Centraal geltokia Zuidpleinekin batzen zituen Nieuwe Maas ibaia tunel baten bitartez zeharkatuz. Herbehereetako lehen metroa izan zen eta zabaldu zenean 5,9 kilometroko linea, munduko laburrenetakoa zen.
1982an bigarren linea zabaldu zen Oost - Westlijn izenarekin (Ekialde - mendebalde linea), Capelsebrug eta Coolhaven geltokiak elkartuz. Historian zehar lineen izenek hainbat aldaketa izan dituzte: hartara, 1990eko hamarkadan herrialdeko pertsonaia ospetsuen izenak jarri zizkieten. Iparralde-hegoalde lineari, esaterako, Erasmus linea izena jarri zioten (Erasmo Rotterdamgoaren omenez), eta bigarrenari Caland linea, Pieter Calanden omenez.
2009ko abendutik, letrez izendatzen dira, A-tik E-raino.
ROTTERDAMGO METROA | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Linea | Ibilbidea | Luzera (km) | Geltokiak | Zabaltze data | Azken luzapena | |
A linea | Schiedam Centrum – Binnenhof | 36,4 | 20 | 1982 | 2002 | |
B linea | Schiedam Centrum - Nesselande | 63,8 | 23 | 1982 | 2005 | |
C linea | De Akkers - De Terp | 33,7 | 17 | 1982 | 2002 | |
D linea | De Akkers - Rotterdam Centraal | 31,1 | 27 | 1968 | 2002 | |
E linea | Slinge - Den Haag Centraal | 34,4 | 26 | 2006 | 2011 | |
GUZTIRA | 78,3 | 62 |
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |