|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Patrick Vieira | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Patrick Paul Vieira | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Dakar, 1976ko ekainaren 23a (47 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilari defendatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 82 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 192 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Patrick Vieira (Dakar, Senegal, 1976ko ekainaren 23a) frantziar futbolari ohi bat da. Gaur egun, entrenatzaile profesionala da, Cristal Palacen.Vieira erdilari defensiboa zan. Talde askotan egon zan. Patrick Vieirak Premier Leaguen jolastu eban bereziki: Arsenal FC, Juventus, FC Interzionale eta Manchester Cityn. Gaur egun entrenatzailez Cristal Palacen dago, Premier Leaguean. Cristal Palace baino lehen, beste talde batzuetan egon da entrenatzen.
Patrick Vieira 1976ko ekainaren 23an jaio zan, Dakar, Senegalen. Gaur egun 46 urte daukaz.
Patrick Vieiraren familiako kide gitxi agertzen dira. Ama: Emilienne Vieira, Emaztea: Cheryl Plaza Vieira eta anaia: Nicoro Vieira.
Patrick Vieira, atezaina ez izateko oso altua da, bere poziziokoakaz konparatzen badogu, bereziki oso altua da. Vieirak 1,93m neurtzen dau eta 82kg pisatzen dauz.
Karrera hasiera
Patrick Vieirak 8 urte eukazala, Senegaletik Frantziara emigratu eban. Naziolitate frantzesa egitea lortu eban bere aitite armada Frantzeseko kide izan zalako. 1993an Vieirak 17 urte eukazala, As Cannesen debutatu eban. 19 urte eukazala As Canneseko kapitain izendatu eben.
AS CANNES
Bere lehenengo taldea As Cannes izan zan eta 1993. urteko azaroaren 20an debutatu eban. Hortik urte bira taldeko kapitaina izendatu eben. Zoritxarrez hortik urte betera, 1995. urtean, AC Milanera joan zan, orduan Europako talde onenetarikoa zan taldera. AC Milanen ez eban asko jolastu, eta orduan, Arsenaleko entrenatzaile berriak, Arsène Wengerrek Vieira fitxatxeko eskatu eban.
ARSENAL FC
Vieira 3milioi eta erdi libragaitik joan zan, Arsenalera. Vieirak, Arsenalen, potentzia, abiadura eta baloiaren kontrolagaitik nabarmendu zan. Apurka-apurka postua lortu eban eta 1997/98 Premier Leaguea eta FA Cup irabazi eban. Vieirak urte horretan oso zelai erdi ona osatu eban Emmanuel Petitegaz. 1998. urtean Frantziako selekzioagaz joan zan mundialera eta Frantziak irabazi eban mundiala.
2000. urtean UEFA kopa galdu eban Galatasaray-ren aurka. Hortik gitxira taldeko kapitaina zana, Tony Adams, retiratu zan eta Vieira izendatu eben taldeko kapitain. Patrick Vieiraren bizitzako denboraldi onena 2003/04 denboraldia izan zan. Lesio nahiko euki ebazan baina, Premier Leaguea irabazi eben, partidu bat galdubarik. 2005. urtean Arsenalek Juventusen ezkeintza bat jaso eban. Juventusek 20milioi euro ezkeintzen ebazan Patrick Vieiragaitik eta Arsenalek eskeintza onartu eban. Vieira Arsenalen egon zan 9 urte eta 407 partidu jolastu ebazan.
JUVENTUS
Vieirak 5 urteko kontratua sinatu eban. Vieirak Arsenalen moduan oso zelai erdi ona osatu eban Émersonegaz. Hortik gitxira, Dennis Bergkamp retiratu zan eta Emirates Stadium-ean batu ebezan Arsenaleko jokalari erreferenteak eta Ajaxeko jokalari erreferenteak, partidu bat jolasteko. Hortik gitxira, Moggi kasuagaitik Juventus Serie Bra jeitsi zan, eta Vieira taldetik urtengo zalakoan egoan jendea. Azkenean Vieira 2006. urtean FC Internazionalera joan zan 10milioiren trukean.
FC INTERNAZIONALE
Vieira FC Internazionalera heldu bezain laster Italiako superkopa irabazi eban. Baina FC Internazionalen ez jakon oso ondo joan. Lesio nahiko euki ebazan eta ez eban asko jolastu. Vieirak taldean garrantzia galdu eban eta apurka-apurka zurrumurruak agertzen hasi ziran. Jendeak uste eban Vieira, Arsenalera buletatuko zala. Arsène Wengerrek Vieiraren fitxajea onartu eban, baina ez zan Arsenalera bueltatu.
MANCHESTER CITY
Vieirak 2010. urtean Manchester City-gaitik fitxatu eban eta 6 hilabetetako kontratua egin eban. Hull Cityren kontra debutatu eban eta bere lehenengo gola Bolton Wanderersen kontra izan zan. Vieirak 2010eko ekainean urte bat luzatu eban bere kontratua eta 2011. urtean futboletik erretiratu zan, baina ez guztiz. Manchester cityko kanterako talde bat entrenatzen hasi zan.
1993-1995 As Cannes
1995-1997 AC Milan
1997-2005 Arsenal
2005-2006 Juventus
2006-2010 FC Internazionale
2010-2011 Manchester City
2011. urtean Manchester Cityn egoala bere erretiroa iragarri eban, baina ez zan futboletik guztiz erretiratu. Hortik gitxira Manchester City-ko kanterako talde batean jarri zan entrenatzaile moduan.
Vieira Manchester Cityn hasi zan entrenatzailez.
2015. urteko azaroaren 9an New York City-gaitik sinatu eban, MLSko talde bat. Vieira heldu baino lehen 17. gelditu ziran ligan baina Vieira heldu zanean, lehenengo urtean 4. eta hurrengo urtean 2. gelditu ziran.
2018ko ekainaren 11n OGC Niza-gaitik fitxatu eban. 2urte eta erdi egon zan 1.urtean 7.gelditu ziran eta 2.urtean 5. gelditu ziran. Hirugarren ligan 5 partidu galdu ebezan jarraian eta OGC Niza-tik bota eben.
2021 eko uztailaren 4ean Cristal Palace-gaitik fitxatu eban eta oraindik hor dago.
Manchester City
New York City
OGC Niza
Cristal Palace( Jarraitzen dau)
Lehiaketa | Partiduak | Irabaziak | Empatatuak | Partiduak | Irabaziak% |
---|---|---|---|---|---|
MLS | 87 | 40 | 22 | 25 | 54.41% |
US Open Cup | 3 | 0 | 0 | 3 | 0% |
Ligue 1 | 77 | 31 | 21 | 25 | 49.35% |
Frantziako Kopa | 4 | 2 | 0 | 2 | 50% |
Frantziako ligako kopa | 3 | 1 | 1 | 1 | 44.44% |
Premier League | 49 | 14 | 19 | 16 | 41.5% |
FA Cup | 5 | 4 | 0 | 1 | 80% |
EFL Cup | 2 | 1 | 0 | 1 | 50% |
UEFAko liga europeoa | 5 | 1 | 0 | 4 | 20% |
Totala | 235 | 94 | 63 | 78 | 48.94% |
Tituluak | Taldea | Errialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Futboleko Kopa Mundiala | Frantziako Selekzioa | Frantzia | 1998 |
Eurokopa | Belgika eta Herbeherak | 2000 | |
Konfederezioen europako kopa | Hegoaldeko korea eta Japon | 2001 | |
Konfederazioen FIFAren kopa | Frantzia | 2003 |