Marcelin Berthelot (Paris, Frantzia, 1827ko urriaren 25a - ib., 1907ko martxoaren 18a) kimikari eta politikari frantsesa izan zen.
Sintesi kimikoa izan zuen bere ikerketa alorretako bat: alkohol etilikoa (1855), azido formikoa (1856), metanoa (1858), azetilenoa (1860), etab.
Termokimikaren bultzatzaile izan zen, eta kalorimetroa hobetu eta bonba kalorimetrikoa asmatu zuen. Sistema kimikoen bilakaera ikertu zuen. Fisiologiaren alorrean entzimak izan zituen aztergai. Garai modernoetako kimikaririk behinenetako honek notazio atomikoaren erabilera ukatzean oker handia egin zuen. Hezkuntza ministroa izan zen (1886-1887) eta gero Kanpo Arazoetakoa (1895-1896).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelin Berthelot |