Luis Federico Leloir (Paris, Frantzia, 1906ko irailaren 6a - Buenos Aires, Argentina, 1987ko abenduaren 2a) frantses jatorriko biokimikari argentinarra izan zen.
Kimikako ikasketak Buenos Airesen, Ingalaterran eta Estatu Batuetan egin ondoren, Buenos Airesen hartu zuen bizilekua. Hiri hartako unibertsitateko Biokimika Sailaren zuzendari izan zen 1964az geroztik. Gluzidoen metabolismoan parte hartzen duten gai ugari bakartu zituen. 1970ean, Kimikako Nobel saria irabazi zuen.