Jose Maria Bakero | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Maria Bakero Escudero | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Goizueta, 1963ko otsailaren 11 (61 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jose Maria Bakero Eskudero (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1963ko otsailaren 11) euskal herritar futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea da. Errealean eta FC Barcelonan jokatutakoa. 1992az geroztik Sitgesen (Katalunia) bizi da, Flor emaztearekin. Anai-arrebak ditu Xanti eta Ixiar futbolari ohiak; izan ere, Bakero Eskudero 11 anai-arrebetatik, 6 iritsi dira futbolean goi mailara.
Txikitan esku huskako pilotaria izan nahi zuen arren, Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria izan zen. Gaztetatik aritu zen Errealaren taldean. Hamazazpi urte baino ez zituela Lehen Mailan debutatu zuen, zortzi urtez bere taldea izan zen Errealean. 1988an, hogeita bost urte zituela, FC Barcelonak fitxatu zuen, han beste zortzi urtez aritu zelarik.
Errealarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen, Bartzelona Futbol Klubean jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldeko kapitaina izan zen goizuetarra.
1997an utzi zuen Kataluniako futbol kluba Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile-lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.
Espainiako futbol selekzio nazionalarekin ere aritu zen, 29 partidatan, eta 7 gol sartu zituen.
Bere semea Jon futbolaria da ere.
Jokalaritzat, titulu hauek irabazi ditu bere taldeekin: