Crocus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Subfamilia | Crocoideae |
Generoa | Crocus |
Datu orokorrak | |
Habitat | dry soil (en) |
Crocus Iridaceae familiako landare-loredun genero bat da. 90 espezie ezagutzen dira, guztiak iraunkorrak eta kormoetatik jaiotzen direnak. Asko gizakiak landatzen ditu, lore dekoratibo gisa erabiltzen direlako udazken, negu eta udaberrian. Euren jatorria basoetan eta erreka-alboetan dgo, itsas mailatik tundra alpinora, Europa, Ipar Afrika eta Ekialde Hurbilatik Txinako mendebaldera.
Crocus sativus espezietik azafraia ateratzen da.
Generoaren izena grezieratik dator, κρόκος (krokos) hitzetik. Hitz hau, aldi berean, hizkuntza semitarretatik dator, eta harremana du hebreerako כרכום (karkōm), aramerako ܟܟܘܪܟܟܡܡܐ (kurkama) eta arabierako كركم (kurkum) hitzekin. Azken honek arabieraz azafrai eta kurkuma esan nahi du. Sanskrito klasikoan ere कुङ्कुमं (kunkumam) hitza erabiltzen zen azafrai esateko, eta hala agertzen da Sushruta Samhita liburuan. Ziurenik honek ere semitar jatorria du.