Alexis Carrel (Sainte-Foy-lès-Lyon, Frantzia, 1873ko ekainaren 28a - Paris, Frantzia, 1944ko azaroaren 5a) frantses kirurgialari eta fisiologoa izan zen.
Ikerlan ugari egin zuen odol hodietako josturen, aldaketen eta ehun bizien inguruan. Metodo bat asmatu zuen gerran egiten ziren zauriak sendatzeko (Dakin-Carrel metodoa). Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1912. urtean. L´Homme, cet inconnu (1936, Gizona, ezezagun hori) liburua idatzi zuen.